XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laborarier
ETCHEKO-MOLTSA.

Gutiz gehienak aisiaren ondotik gabiltza mundu huntan eta iduri du geroago eta nekezago dela hatzemaiten.

Gobernioaz errengura gira, legarrak goitituz doatzila, bizia khariotuz, bainan nor othe da orhoit etchean behar gabeko sos-mos batzuen kutchan atchikitzeaz Iduri dute ez deuskeria batzu, eta bizki tartean, urthatsetik eguberrira zer multchottoa ez nuke galtzerdiaren barnean ezartzeko, behar gabeko chahubide guziak hautsiz, orori ihardokiz.

Etcheko Anderea erregina bat da sukaldean eta etchean.

Sinhetsi nahi ez duenik balinbada, edo hunen egitekoetan sudurra sarthu nahi duenik, guardia Gachucharen eztenari: bere gostuz ikasiko du bere hatzetan egoiten.

Bada, emazteari dago etcheko jiteen eta joaiten ongi atchikitzea.

Orduan da egiazko erregina.

Haren eskutik, haren begitik, haren chimurtziarik gabeko zuhurtziak doha etcheko eta familiako gozoa.

Dudarik gabe, gizonak ere badu zer egin, hari denaz geroz moltsaren fornitzea.

Batek ekhar, betzeak atchik egiazki behar dena baizik ez chahutuz, horra etche baten behar bezala kurriarazteko moldea.